Gelmaren gaia datorren asterako utzi dute

Ubane Madera 2006ko ira. 18a, 13:11
Ez ohiko osoko bilkura hasi baino minutuak lehenago erabaki du Bozeramaileen Batzordeak Gelmaren gaia datorren asterako lagatzea. Alkatearen argibideen arabera, zalantza tekniko juridikoak piztu zaizkie eta haiek argitu gura dituzte hitzarmena gauzatu baino lehen.

Hain justu ere, joan den uztailaren 21ean adostu zituzten Udalaren eta Obenerrekaren arteko hitzarmenaren nondik norakoak. Baina haiek gauzatzeko osoko bilkuraren onespena behar da. Hori gaur egin behar zuten, baina esandako moduan, puntu hori bertan behera utzi dute, zalantza tekniko juridikoen ondorioz.

Alkateak argitu digunez, hitzarmenaren puntuetako batek eragin ditu zalantzak: 4,5 milioi euroko berme fondo bat sortzea ziurtatzeko 2020ra arte Gelma Arrasaten geratuko dela; hori bete ezean, berme fondoa langileendako izango da. Lakuntzaren esanetan, ondo zehaztu behar dira berme horren nondik norakoak, "anbiguetate" barik. Eta hori egin ahal izateko, kontsulta egin behar dute. Hori horrela, erabaki dute datorren asteleheneko ohiko osoko bilkurara arteko astia hartzea, zalantzak argitzeko. Edozelan ere, alkateak argi utzi du, baita ere, zalantza tekniko juridiko horiez gainera, ez dagoela bestelako eragozpenik Udalaren eta Gelmaren arteko hitzarmena gauzatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak