Mugikortasun Astea egingo dute gaur hasi eta hilaren 24ra arte

Aurten ere Arrasateko Udalak Mugikortasun Astea egingo du, gaur hasi eta hilaren 24ra bitartean. Ekintza ugari antolatu dituzte aste horretarako, baina herritarrei aurretik jakinarazi beharreko bi badira: birzikleta merkatua eta era eraginkor eta ekonomikoan gidatzeko ikastaroa.

Merkaturako materiala irailaren 16an, 19an eta 21ean jasoko dute Udal Azokan. Ikastaroan parte hartzeko izenemate epea bihar, hilak 19, amaituko da.

Egitaraua

Irailaren 18tik 24ra etxez etxe banatutako bonoekin hiri busean bidaia doan egiteko aukera egongo da.

Eguaztena, irailaren 20an

17:00 Herrian zehar bizikletan ibiltzen ikasteko praktikak - Laubide plaza -

  • Norberak bere bizikleta ekartzea gomendatzen dugu. Bertan ere 10 bizikleta izango ditugu, baina 11 urtera artekoentzat bakarrik.
  • Kaskoa ekartzea derrigorrezkoa.
  • Adin guztietako pertsonak etor daitezke.

Egubakoitza, irailaren 22an

Autorik gabeko Europako eguna, hiri busa guztiz doan (ez da bonorik beharko).

17:00 Mugikortasun eta irisgarritasun tailerra - Seber Altube plaza -

  • Irisgarritasuna lantzeko jarduerak eta oztopo ibilbidea
  • Adin guztietako neska-mutikoentzat eta helduentzat.

17:00 "Gidatzeko era efiziente ekonomikoa" ikastaroa

  • Izena emateko azken eguna irailaren 19an

Zapatua, irailaren 23an

Birzikleta azoka - Bigarren eskuko bizikleta azoka - Seber Altube plazan goizean 11:00 - 14:00 Arratsaldean 17:00 - 19:30

10:00 "Gidatzeko era efiziente-ekonomikoa" ikastaroa

  • Izena emateko azken eguna irailaren 19an

16:00 "Gidatzeko era efiziente-ekonomikoa" ikastaroa

  • Izena emateko azken eguna irailaren 19an

Domeka, irailaren 24an

11:00 Bizikletan ibilaldia herrian zehar - Irteera: Seber Altube plaza

Parte-hartzaileen artean sariak zozketatuko dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.