Astelehenean zabalduko dute Aretxabaleta eta Arrasate arteko Mugarriteko sarrera

Maialen Gonzalez 2006ko irailaren 15a

Nahiz eta lan guztiak astelehenerako bukatuta ez egon, bidea zabaltzeko moduan egongo dela adierazi du Bidegiko prentsa arduradun Oskar Rekaldek.

Uztailaren 6an itxi zuten Aretxabaletatik Arrasatera sartzeko Mugarriteko sarrera, bertan lur-jauzi bat izan zelako. Bidegitik esan dutenez, sahiesbidera jausitako lurra berehala jaso zuten. Hala ere, konponketak egitea erabaki zuten, etorkizunean lur-jauzi gehiago ekiditzeko asmoz. Hori dela eta, orain arte ez dute bidea zabaldu, pareta batzuk indartzeko lanak egiten ibili direlako.

Orain arte, Aretxabaletatik Arrasaterako bidea egiten zutenek,bide zaharretik edo Bedoñako sarreratik joan behar izan dute. Datorren astelehenetik aurrera, ordea, Mugarriteko bidea erabilgarri egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak