Zabaldu dute dagoeneko Garagartzako autoen mantentze-lanetarako eremua

Maialen Gonzalez 2006ko ira. 14a, 19:13
Duela urtebete pasatxo hasi ziren birmoldaketa lanak egiten eta gaurtik aurrera eremua erabilgarri egongo da.

Hasiera batean birmoldaketa lanek lau eta sei hilabete bitartean iraun behar zuten. Hala ere, azken orduko arazo batzuk zirela medio, lanak atzeratu egin dira. Horrela azaldu digu Rafa Ugarte, Ingurumen Saileko teknika buruak.

Berrikuntza ugari aurki ditzakegu birmoldaketaren ondoren. Alde batetik, lehen bi auto garbitu zitezkeen tokian, orain lau edo sei garbitu ahal izango dira. Bestalde, hondakinak bideratzeko araztegi sistema berria jarri dute. Lehen araztegi bakarra zegoen, eta orain, bi egongo dira: batak garbitu eta kolektorera bidaliko ditu zaborrak; eta besteak, berriz, olioa araztegira bideratuko du. Bestalde, ontzi berezituak ere ezarri dituzte, bestelako hondakinak bota ahal izateko.

Orain arteko eremua ez zuten ixten, eta jendea edozein ordutan joaten zen bertara. Horrek, bertako kudeaketa egokia ez izatea zekarren. Besteak beste, isurketak gertatzen ziren edota jendeak olio poteak uzten zituen lurrean. Egoera hori ikusita, funtzionamendu eta ordutegi berriak izango ditu eremu berriak.

Jendeak nola erantzuten duen ikusiko dute Ingurumen Sailekoek, eta erantzunaren arabera jokatuko dute. Jendeak ez baldin badu errespetatzen eta ondorioz bertako mantenua oso garestia bada, neurriak hartu beharko dituzte. Hala nola, norbait hura zaintzen ipini, edota zerbitzuak kobratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak