Hilabete amaieran hasiko da cante flamenko lehiaketa

Zapatuan egindako afariarekin aurkeztu zuten Arrasateko Al-Andalus elkartekoek cante flamenko lehiaketa; hilaren 30ean hasiko da. Parte hartu nahi dutenek irailaren 20ra bitartean eman beharko dute izena Arrasateko Al Andalus elkartean.

Dagoeneko elkartekoak hasi dira lehiaketaren laugarren edizioko prestaketak egiten, Euskadin egiten den bakarra eta Andaluziako kultura ezagutzera emateko helburuarekin sortu zutena. Aurten lehiaketaren finala azaroaren 4an izango da; aurretik, baina, hiru sailkapen fasetatik igaro beharko dute parte-hartzaileek, flamenko estilo askotariko abestiak kantatuta. Guztira bost lagunek hartuko dute parte finalean. Aurretik, kanporaketak irailaren 30ean eta urriaren 21ean eta 28an izango dira.

Izenematea irailaren 20a baino lehenago egin beharko da, eta 1.250 euro izango da sari nagusia. Gainera, Euskaditik aurkeztutako parte-hartzaileek leku berezia izango dute, hain zuzen ere, aukeratuko dituzten 18 abeslarietatik seik gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute etxebizitza.

Sariak

Aipatutako lehenengo saria Kutxak emango du eta bigarrena Arrasateko Udalak, 800 eurokoa. Hirugarren eta laugarren sailkatuak ere aukeratuko dituzte, 400 eta 250 euroko sariarekin, hurrenez hurren.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.