Mugikortasun astea irailean: Birzikleta merkatua eta era eraginkor eta ekonomikoan gidatzeko ikastaroa

Usoa Agirre 2006ko ira. 6a, 10:36
Aurten ere Arrasateko Udalak Mugikortasun Astea egingo du irailaren 18tik 24ra bitartean. Ekintza ugari antolatu dituzte aste horretarako, baina herritarrei aurretik jakinarazi beharreko bi badira: Birzikleta merkatua eta era eraginkor eta ekonomikoan gidatzeko ikastaroa. Merkaturako materiala irailaren 16an, 19an eta 21ean jasoko dute Udal azokan. Ikastaroan parte hartzeko, berriz, irailaren 19an amaituko da izena emateko epea.

Birzikleta, bigarren eskuko bizikleta merkatua ( 3. edizioa)

Birzikleta, bigarren eskuko bizikleta merkatua ( 3. edizioa)

Merkatu eguna: irailaren 23a

Tokia: Seber Altube Plaza

Ordua: goizez 11:00 - 14:00; arratsaldez 17:00 - 19:30

Noiz eta nola batuko den materiala:

  • Zer batuko dute?: egoera onean dagoen edozein material. Edozein motatako bizikletak, mendikoak, paseokoak, errepidekoak, haurren bizikleta, triziklo, patin, patinete, kasko, belozimetro, gurpil, eskularruak, mailotak ...
  • Noiz eta non batuko dute materiala?: Udal azokan
    • Irailak 16, zapatua: goizez 11:00 – 13:00
    • Irailak 19, martitzena eta irailak 21, eguena: goizez (11:00 – 13:00) eta arratsaldez (17:00 – 19:00).

Materiala eramaten duenak jarri beharko dio eramandakoari salneurria eta azokan saltzen dena materialaren jabeari emango zaio. Saltzen ez den materiala eman zen bezala bueltatuko da.

Ekintzaren helburua da berrerabilpena eta birziklapena sustatzea. Aldi berean, bizikletaren erabilera bultzatu eta herritarren sentsibilizazio maila harrotzea.

Ikastaroa: Gidatzeko era eraginkor eta ekonomikoa

  • 15 pertsonako 3 talde – 4 orduko ikastaroa

  • 1. taldea: Irailak 22, egubakoitza: 17:00 – 21:00
  • 2. taldea: irailak 23, zapatua: 10:00 – 14:00
  • 3. taldea: irailak 23, zapatua: 16:00 – 20:00
  • Doan izango da (fidantza minimo bat eskatuko dute izena ematen duenak joateko konpromisoa har dezan)
  • Izenematea: Seber Altubeko Biztanle Arreta Zerbitzuan, BAZen.
  • Izen emateko epea irailaren 19an bukatuko da.

Ikastaroaren antolatzaileen esanetan, gidatze era horrek onura ugari ditu:

  • Autoek kontsumitzen duten erregaia %20 murriztu daiteke, honen ondorioz atmosferara botatzen ditugun partikula kutsatzaileak ere neurri berean murrizten dira.
  • Erregai gutxiago kontsumitzearen beste ondorio bat ekonomikoa da: urteko erregai gastuan %20 aurrezpena lor dezakegu.
  • Istripuak eta zaratak ere murrizten dira, gidatzeko era hau prebentiboa baita.
  • Ibilgailuaren konforta handitu eta gidariaren estresa gutxitzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak