1996ko lehen seihilekoan lurperatuak hezurtegira eramateko oharra

Jon Berezibar 2006ko ira. 1a, 16:28
Urriaren lehenetik aurrera San Kristobalgo hilerriko nitxoetako gorpuzkiak aterako dituztela jakinarazi du Udalak.

Ohar batekin zera adierazi dute udaletxetik: "San Kristobalgo hilerriko nitxoetan 1996 urteko lehenengo seihilekoan lurperatuak izan ziren hildakoen gorpuzkiak aterako" dituztela.

Era berean, jakinarazi dute gorpuzki horiei beste irteera bat eman gura bazaie, irailaren 30erako abisatu beharko dutela interesa dutenek udaletxean.

Hala, esandako epea baino lehen ez bada ezer zehazten adierazi dute San Kristobalgo hilerrian dagoen hezurtegi komunera eramango dituztela aipatutako gorpuzki horiek.

Nitxoetan 1996ko lehen seihilekoan lurperatutako gorpuzkiei bakarrik eragingo die ohar honek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak