Kultur etxeko eta Garibako lanak urrirako amaitu gura dituzte

Jon Berezibar 2006ko ira. 1a, 16:25
Kultur etxeko eraikina prest badago ere, barneko instalazioak falta dira. Liburutegia, berriz, urritik aurrera aldatuko dute kultur etxe berrira.

Abuztuan hainbat gorabehera izan eta gero, irail amaiera aurreikusten da bukatuko dituztela Garibai ingurua eta kultur etxe berriko lanak. Bi guneetatik Garibaiko lanek daukate oraindik egiteko gehien. Irail amaierarako gura dute inguru guztia amaitu eta dagoeneko azoka joango den markesinari azken ukituak falta zaizkio. Azoka inguruak urbanizatu eta berdeguneak eta haurrentzako jolasparkea, berriz, hastear daude oraindik.

Kultur etxea ere aurrera

Seber Altuben, frantziskotarren komentuan egiten dabiltzan kultur etxeko eraikina amaituta dago baina oraindik barneko atontzeak falta dira (argindarra, igogailuak...), baimenen zain daude-eta. Liburutegiari dagokionez, urrira arte ez da leku aldaketa egingo altzariak eta instalazioak ipintzeke daude-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak