Kolektorea gertu eta erreka bistaratzen

Jon Berezibar 2006ko ira. 1a, 16:19
Dagoeneko amaituta dago Arrasateko kolektorea; 2004an hasi ziren lanean.

Bestalde, aurrera jarraitzen dute herri erdialdetik Aramaio erreka bistara uzteko lanek. Otalora kalean dabiltza lanak egiten eta oraindik ere lanek luze joko dutela diote Udal arduradunek.

Erreka saneatzeko neurrietako bat da ibaia bistaratzearena, kolektoreko lanekin batera. 2004 urtean hasi ziren lanean eta dagoeneko amaituta dago Arrasateko kolektorea.

Lanak direla-eta abuztu erdialdetik hainbat aparkaleku kendu zituzten Uerkapen eta horrela jarraituko dute lanak luzatu bitartean. Hala ere, aparkalekuak bere horretan jarraituko du behin bistaratze lanekin amaitzen dutenean nahiz eta epe zehatzik ez dagoen.

Erreka garbiago

Aramaio errekak 800 metro izan ditu gaur arte lur azpian, Zarugalde kaletik hasi eta Maalaraino eta orain Uarkapeko tartea bistaratu dute, Otalora kalean, saneamendu hobeago baterako. Errekaren alde bietan ur zikinak eramango dituzte hodiak joango dira, Epelen Deba ibaiko araztegia dagoen lekuraino.

Epeleko araztegiarekin udazken honetan dira lanean hastekoak, 2010an amaitzeko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak