Fiskaltzak baieztatu du alkateak Gelman izan duen jarduera legezkoa dela

Maider Arregi 2006ko ira. 1a, 15:47
Arrasateko Udalak ohar bat kaleratu du. Bertan adierazten du "alkateak herrian lan egiteko estilo ordenatua eta etengabea nagusitzea nahi duela."

Arrasateko Udalak bidalitako oharra:

Arrasateko Udalak bidalitako oharra:

Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko fiskaltzak, Arrasateko alkatearen kontra zabaldutako diligentziak largetsi eta artxibatu ditu, Udalak, Fundiciones Gelma eta Obenerrekak sinatutako akordioan emandako pausu guztiak legezkotasunean eman direla kontsideratu baitu.

Abuztuaren 22ko ebazpenean fiskalak baieztatzen du "existitzen diren premisa juridikoekin, Ander Rodríguez Lejarzak, Arrasateko Ezker Batuko zinegotziak, salatu dituen gertakariak ezin dira delitutzat jo". Beraz, zinegotziak eta bere talde politikoak egindako baieztapenak sustraitik deskalifikatu egiten ditu fiskalak.

"Arrasateko Udaleko Idazkariak igorritako dokumentazioa aztertuz adierazten da hiri-plangintzaren eta 2004ko martxoaren 8an sinatutako konbenioaren onarpen prozesuetan ez dela legearen kontrakorik" gaineratzen du fiskalak.

"Udaleko Hirigintza saileko buruak egindako eta sinatutako hitzarmenean jasotzen den balorazioen arteko desadostasunak, Udaleko Idazkariak berak zuzen kontsideratu duen moduan, bi aldeak akordioan elkar derrigortzen diren kontraprestazioak direla-eta, orokorrean balantza orekatzen da", gaineratu du fiskalak.

Ondoren, Ezker Batuari gogoratzen dio fiskalak akusazio bide okerra aukera duela, ondorengoa gaineratuz: "balorazio dibergentziak, izatekotan, Zuzenbide Penalaren bidetik ez dira bideratu behar, baizik eta, Zuzenbide Administratiboaren bidetik". Aurretik ondorengoa adierazi du fiskalak: "fiskaltza honi ez dagokio sinatutako akordioaren terminoek Arrasateko herriari sortuko dizkion onurak edo galerak baloratzea, honek, legalitate printzipioaren esparru espezifikoa gaindituko baitzuen (Ministerio Publikoa printzipio honetara moldatu behar da) eta oportunitate printzipioaren esparruan guztiz sartuko baitzen. Kasu hau, erakunde lokalaren errektore publikoek aintzat hartu beharrekoa da".

Era berean, ondorengo aipua gaineratzen du: "Judiziamendu Kriminaleko Legearen 637. artikuluaren arabera largaspen askea ondorengo kasuetan ematen da: egitatea gertatu den zantsu razionalik ez dagoenean, egitatea delitu ez denean eta egitatea gauzatu duten egileek, sopikunek edo estaltzaileek errespontsabilitate kriminal gabe agertzen direnean". Hau guztiagatik, dekretatzen du "19/06 zenbakidun diligentzia informatiboen largespen eta artxibatzea, denuntziatutako gertakariak delitu suposatzen ez dutelako".

Ignacio Lakunzak, Arrasateko alkateak, ebazpen hau ezagutu eta gero "Arrasateko propio den lan estilo ordenatu eta etengabea nahi dut udalerako, desadostasunak eztabaidatuz baina errespetu osoz. Iritzi publikoa manipulatzen saiatzen diren akusazio faltsuek ez diote ezertarako Arrasateren izen onari mesede egiten, eta zinegotzi guztiek beraien interes politikoen gainetik zerbitzatzen duten udalerriaren interesak, kasu honetan Arrasateko Udalerrikoak, gailendu behar direla ulertzen dut", adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak