Langileak 24 orduz aritu dira Ikastaundi tuneleko konponketa lanak egiten. Garbiketa lanak egin dituzte eta kaltetutako gunea berrindartu dute.
Dagoeneko autoak lasai dabiltza handik. Konponketa lanik premiazkoenak, beraz, amaituta daude. Hala ere, ziurtasuna bermatuta, orain barruko egitura guztia estaliko duten panelak falta dira jartzeko.
Bidegi enpresak azaldu duenez, momentuz eskatuta daude eta hurrengo batean jarriko dituzte panelok. Lan hori egiteko, hala ere, autoak ez dituzte desbideratu beharko Ikastaundiko tunelean. Bidegi, Euskal Autonomia Erkidegoko autobideak kudeatzen dituen Elkarte publikoak emandako azalpenaren arabera, joan den domekako matxura gertatu zen bi harri geruzek kako bat sortu zutelako eta tunela zulatu zutelako. Horren ondorioz lur jauzia sortu zen tunel barruan. Hori behintzet Bidegik lehen unean eman zuen azalpena. Azterketa sakona egin ostean azalpen zehatzagoak emango ditu Bidegik.