Fagor Etxetresnetako Kontseilu Errektoreko kide baten aurkako pintadak salatu dituzte

Goiena 2006ko uzt. 28a, 14:04
Arrasateko esparru ezberdinetako pertsonak bildu ziren atzo, eguena, egin zen agerraldian. Emilio Barrena kaltetuaren familiakoak, Zigarrola elkartekoak eta kooperatibetako kide ugari. Jendaurrean salatu nahi izan zuten Fagor Etxetresnetako kontseilu Errektoreko kide Barrena jasaten ari den eraso eta jazarpena. Izan ere, azken bi hileotan bere kontrako pintadak egin dituzte Arrasaten, eta azkenak Gatzagaraino heldu dira bera eta bere familia ere irainduz eta mehatxatuz.

Zera salatu zuten: "Pintada sexistak eta faxistak dira, egileen maila morala erakusten dutenak."

Bazkide bat, boto bat

Halakorik ezin zaiola bazkide bati jasanarazi adierazi zuten: "Halakorik ezin zaio bazkide bati jasanarazi, nahiz eta azken batzar orokorrak korapilatsuak izan diren. Gure arteko desadostasunak batzarretan argitu ditugu: bazkide bat, boto bat. Horrela gainditu ditugu historikoki gure arteko desadostasunak, behin baino gehiagotan gaurkoak baino zailagoak izan direnak."

Kontseilu Errektoreko kideak bazkideek aukeratzen dituztela eta bazkideek ken ditzaketela kargutik gogoratu zuten. Horregatik, gisa horretako ekintzak, basatiak eta bihotzgabeak euren hitzetan, ezin direla onartu esan zuten.

Guztiak bat eginda

Barrena bazkide den Zigarrola elkartea osatzen duten kideek ere elkartasuna adierazi zioten.

Guztiak bat etorri ziren eraso horien egileei aurrean izango dituztela esaterako orduan eta gaineratu zuten egunen batean pintadak egin dituztenak nortzuk diren jakiten bada zor zaien moduan jokatuko dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak