Nazioarteko dantza ikuskizuna izango da gaur, eguena, Monterron parkean. Atzerriko bi taldek erakutsiko dituzte euren dantzak: Vietnamgo Hue hiriko dantza taldeak eta Portugalgo Areosak.
Vietnamgo dantza taldeak (argazkian) Cung Dinh izeneko dantza egingo du, garai feudalean Vietnamgo erregeei egiten zizkietenak.
Portugalgo Areosa taldeak, berriz, Viana zonaldeko dantzak eta folklorea erakutsiko ditu. Bigarren talde hau aurreikusitako Togoko talde baten ordez dator.
Hamaseigarren urtea du Arrasateko nazioarteko ikuskizun horrek. 22:30ean hasiko da.