Arratsaldeko 15:00ak eta 16:00ak bitartean igarri dute sua zegoela. Plastikoak-eta zeuden tokian piztu omen da eta lehenengo balorazioaren arabera biltegiaren atzeko aldean piztu da.
Inguratuta dago sutea dagoen enpresa eta ez da erraza zer dagoen jakitea. Enpresetako bidea ere itxi egin dute.
Cespak Arrasateko kaleak garbitzen ditu eta ingurumenera zein hondakinen tratamenduan aritzen dira. Enpresa hau estatu mailan ari da lanean eta baita Andorran Portugalen eta Marokon ere. Hainbat hiriburutarako lanak egiten dituzte, beraz. Beraien webgunea: www.cespa.es