Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak mozio bana aurkeztu dute gaurko osoko bilkuran eta Alderdi Popularrak ezik, osoko bilkuran izan diren alderdi guztiek onartu dituzte mozio biak.
Udalak 1936ko uztailaren 18ko gertakarien gaineko hausnarketa bultzatzeko egingo diren ekitaldiak bultzatzeko eta laguntzeko konpromisoa hartu du. Baita ere, konpromisoa hartu du herrien arteko laguntasunaren eta demokratikoki ideia politiko anitzen alde borrokatzen dutenen berradiskidetzearen alde lan egiteko.
Frankismoaren biktimek, ideia demokratikoak defendatzearren ondorio latzak izan zituztela onartu du Udalak eta publikoki aldarrikatu du biktimen eskubidea kalte-ordain moral zein ekonomikoa izateko.