Egubakoitzean utzi zuten aske Anjel Iturbe hilabete Fresnesen egon eta gero

Jon Berezibar 2006ko uztailaren 26a

Dagoeneko etxean da Anjel Iturbe arrasatearra hilabete Fresnesen espetxeratuta egon ostean. Grande-Marlaska eta Le Vert epaileek zuzendutako operazioan atxilotu zuten Iturbe ekainaren 20an etxean zegoela. ETAkide izatea eta finantzaketaz arduratzea leporatzen zioten epaileek eta beste 12 euskal herritarrekin batera atxilotu zuten. Egubakoitz gauerdian iritsi eta Biarritzen bertan egin zioten lehen ongietorria.

Orain hamabostean behin Donibane Lohitzuneko polizia-etxean sinatu beharko du. Aske geratu bezain laster kartzelako baldintzak salatu zituen Iturbek, barruan utzitako kideez gogoratuz. Era berean, galdeketa luzeak eta goitik beherako miaketak salatu zituen kartzelatik irtetean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak