Gelma: eguazteneko osoko bilkuran argi berdea emango zaio azken hitzarmenari

Goiena 2006ko uzt. 21a, 13:40
Uztailaren 26an, eguaztena, egingo da osoko bilkura. Hor, argi berdea emango zaio Gelmako etxebizitzak egiten dabilen Obenerreka sustatzailarekin adostutako azken hitzarmenari. Gelma auziaren inguruan dagoen blokeoa askatuko du horrek.

Lehenengo akordioa atzo goizean lortu zuten Eusko Alkartasunak, Alderdi Sozialistak, Alderdi Popularrak eta talde mistoak, Obenerreka sustatzailearekin egin zuten batzarrean.

Alkateak ere baietza

Gaur goizean, berriz, Obenerrekako Guibert arduraduna udaletxera joan da eta proposamena aurkeztu dio alkateari. Adostasuna lortu eta alkateak ere baietza eman dio Obenerrekari.

Adierazpen instituzionala

Horren ostean, alkateak uztailaren 26an gaiaren inguruko adierazpen instituzionala egitea erabaki du. Egun horretarako, osoko bilkura baino lehenagorako bozeramaileen batzordea deitu du eta espero da batzorde horretan proposamenaren alde dauden alderdi politikoek adierazpen bateratua adostuko dutela.

Akordioaren xehetasunak

  • Obenerrekak aprobetxamenduaren %10a ordainduko dio Udalari.

  • Langileen jarraipena 2020ko uztailera arte bermatuko dute.
  • Sustatzaileak behar dituen obretarako baimenak lortuko ditu uztailaren 28a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak