Aurten ere modelo diferenteak atera ditu Astorek: ofiziala dena, bigarren ekipazioa, atezainek erabiliko dutena, txandala eta azkenik, kalerakoa izango dena.
Lehenengo ekipazioari dagokionez, 80. hamarkadako Erreala gogorarazi nahi izan dute, marra txuriak eta urdin argiagoak erabiliz. Galtzak, ordea, txuriak izango dira. Bestalde, eskudoak ere baditu bere aldaketak. Marko batez dago inguratuta, talde ingelesen antzera. Eta fondoak egitura tridimentsionalaren itxura ematen dio.
Atezainen kamiseta berde kolorekoa izango da. Arkonadaren garaitik ez dute kolore hori erabili atezainen ekipaziorako eta beste taldeekin alderatu ondoren berdea jartzea erabaki dute. Bigarren ekipazioari dagokionez, marra beltzak eta urdin argiak izango ditu kamisetak, eta galtzak beltzak izango dira.
Egitura bipolarra
Horretaz gain, ohial motak ere baditu aldaketa batzuk. Egitura bipolarra dute bai kamisetak eta baita galtzak ere. Horrek, jokalarien gorputzeko tenperatura berdin mantentzea ahalbidetzen du. Txandalaren ohiala ere desberdina da.