Oporretara joateko bidaiak prestatzen ari dira debagoiendarrak

Maialen Gonzalez 2006ko uztailaren 20a

Urteko garai honetan oporren esperoan daude batzuk. Beste batzuei, ordea, lana handitzen zaie, Arrasate Bidaiak-ekoei gertatzen zaien moduan.

Udaren etorrerarekin batera, jende gehienak dauka argi oporretara joan nahi duela. Hala ere, bidai agentzietara joaterako orduan, hainbeste eskaintzaren artean aukeratu beharra dago.

Amanda Sánchez, Arrasate Bidaiakeko turismo agenteak adierazi digunez, eskaera gehienak irletara joatekoak dira, bai Kanarietara, eta baita Balear irletara ere. Hala ere, jende ugarik leku ezberdinak ezagutu nahi dituela azaldu digu Amandak, kultura berrien bila. Horrela, Indonesia edota Txina dira eskaera berrien artean esanguratsuenak.

Azken orduko eskaintzak

Azken orduko eskaintzak ez dira falta Arrasate Bidaiaken, Horietan aipagarrienak, Tunezerako edota Egiptorako bidaiak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak