Giokela festa egingo du Goikobaluk

Maider Arregi 2006ko uztailaren 17a

Uztailak 22, larunbata, egingo da Giokela festa. 19:00etatik 21:00etara bitartean izango da herriko plazan. Bertan euskal labeldun haragi pintxoa eta edaria dastatzeko aukera izango da 2 euroren truke.

Jai hau, datorren urrian Argentinara egingo duten bidaiaren gastuei aurre egiteko izango da. Bertan musika Argentinarra, txalaparta, trikitilariak eta dantzak egongo dira.

Goikobalu abesbatzako kideak pozik daude uztailaren 1ean Rivas Vaciamadriden lortutako lehenengo sariaz. 17 urte ostean, "oraindik lokalik ez dugun arren ensaiatzeko eta materiala gordetzeko". Hala ere, lanean gogor jarraituko dutela diote "Euskal Herriko doinuak eta Arrasate herria ezagutarazteko."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak