Santa Marinako jaiak ospatuko dira asteburua

Javier Segarra umoristaren eta Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizunak, eta herri kirolak egongo dira, besteak beste.

Asteburuan Distrito 33 delako bizilagunek Santa Marina auzoko jaiak ospatuko dituzte. Ostiralean, uztailaren 14an, ikurrina jasoko dute jaiei hasiera emateko. Hori 19:00etan izango da. Horren ostean, Agerre plazan lunch-a egingo dute, eta buruhandiak irtengo dira umeekin jolastera. Eguna bukatzeko, Javier Segarra umorista eta musikariak ikuskizuna egingo du plaza berean.

Gorriti eta bere animaliak

Zapatuan, uztailak 15, denetatik egongo da goiz-eguerdian: Gorriti eta bere animaliak Mentu plazan, auzoko erretiratuen omenezko meza eta bazkaria Mesedeetako Amaren elizan eta mojen eraikinean, eta txirrindularien lasterketa, besteak beste. Zapatu, arratsaldean, berriz, Potxin eta Patxin pailazoek ikuskizuna egingo dute, eta Shangai orkestrak dantzaldia egingo du afal ostean.

Domekan, uztailak 16, herri kirolak egingo dituzte. Hain zuzen ere, hainbat emakumezkok harriak jasoko dituzte eta aizkolariak ere arituko dira. Hala ere, 00:00ak arte beste hainbat ekitaldi egingo dituzte auzoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.