Folkari buelta erdi emango dio Igelaren Trikimailua taldeak

Goiena 2006ko uzt. 14a, 10:05
Oinarrian folka egiten duen arren, boskote horrek funka, ska, punk-rocka eta beste doinu batzuk ere batzen dituzte.

Uztailero moduan, AEDk eta Kultur Errotak zuzeneko musika eramango dute Ferrerias kaleko plazatxora. Gaur, uztailak 14, izango da emanaldi hori, eta taula gainera Igelaren Trikimailua taldea igoko da, hain zuzen ere.

Bitxia da Ferreriasko plazatxo hori, eta are bitxiagoa da plaza horri urtean egiten zaion erabilera urria. Hain zuzen ere, inork ez du han ezer egiten, salbuespen bakarrarekin. Aurreko urteotan, AEDk eta Kultur Errotak elkarlanean egin izan dituzte emankizunak, eta aurten ere hala egingo dute; egubakoitzean, hain justu.

Honako talde hau orain dela hiru urte sortu zuten, baina bidean hainbat aldaketa egin dituzte. Gaur egun Igelaren Trikimailua boskotea da, eta honako instrumentuak erabiltzen dituzte: eskusoinua, alboka, baxua, mandolina, panderoa, biolina eta bateria. Oinarrian folka egiten dute, baina gaur egun beste musika estilo batzuk ere batzen dizkiote folkari: hala nola, punk-rocka, funka, ska, Irlandako doinuak...

Folka oso modu irekian

Maketa pare bat kaleratu izan dituzte: Luzeletrikopalu eta Kroak izenekoak 2004an eta 2006an, hurrenez hurren. Egunotan, berriz, Folkpunska izeneko diskoa prestatzen dabiltza. Hiru urteotan ehun kontzertutik gora egin dituzte batez ere Euskal Herrian, baina baita Espainiako lurralde batzuetan ere. Eskarmentu handia dute, eta ikusleak dantzarazteko helburua jarri dizkiote euren buruei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak