Gaur goizean isurketa gertatu da Arrasateko Deba ibaian, Zerrajerako etxeen parean

Maialen Gonzalez 2006ko uztailaren 13a

Isuritako gaiaren oxigenatzearekin batera aparra sortu da eta urjauziak dauden tokietan nabarmendu da gehienbat.

Goizeko 8:15etan joan dira bertara Arrasateko Udaleko Ingurumen Sailekoak. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailekoei deitu diete eta hauek laginak hartu dituzte azterketa egin ahal izateko.

Udalekoek esan dutenez, azkenaldian sarri gertatzen dira horrelakoak. Isuritako gaia, piezak garbitzeko detergentea izan daiteke.

Eragilearen susmoa

Presetan ez da isurketa nabaritu, eta ondorioz ezin dute ziur jakin nor izan den eragilea. Baliteke zikinkeria kolektorera konektatuta ez dagoen leku batetik irten izana. Hala ere, Arrasateko Ingurumen Sailak bere susmoak dituela esan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak