Inazio Lakuntzak bake prosezuarekiko "sentsazio ona" daukala esan du. Bi aldeak, ETA eta Gobernua, akordio batera iritsiko direla eta prozesuak aurrera egingo duela. Hala ere "laino beltzak" daudela azpimarratu du. "Izan ere, atxiloketak eta epaitegietako mugimenduak prozesua oztopatzen dute". Gaineratu du, PPk Auzitegi Nazionala eta epaileak "hartuta" dituela.
Udaleko bozeramaileen batzordeak hainbat kolektibo eta alderdi politikok aurkeztutako mozioak ere onartu dituztela esan du. Hala ere, "orain ikusi behar da eztabaida bitartez prozesuak izango duen garapena". Lakuntzak adierazi duenez, jarrera eta ohitura asko aldatu behar dira, baita politika estilo asko ere.