Hainbat komunikabidek Unai Paroti buruz emandako informazioren kontra azaldu da Askatasuna

Unai Parotek uztailaren 24an duen epaiketari buruz hainbat informazio eman dute zenbait komunikabidetan. Askatasunak dio esaten dutenak ez duela berez denarekin zerikusirik.

Askatasunak dio Arrasaterekin lotura estua duen euskal preso politikoak hilaren 24an epaiketa duela 1984an izandako ekintza baten parte hartu izanaren akusaziopean, eta ez ustez eskutitz batean idatzitakoengatik, hainbat komunikabidetan jasotzen den moduan.

Unai Paroten aurka erabiltzen ari diren informazioa manipulatua eta intoxikatzailea dela salatu du Askatasunak, eta gaineratu du epaiketa hau dela medio Kordobako espetxetik Navalcarnerora eraman dutenetik jasotzen ari den salbuespenezko neurriak direla salatzekoak: erabateko isolamenduan, funtzionarioen presiopean eta patio-ordu barik. Neurri horiek presoa fisikoki, psikikoki eta politikoki suntsitzea dutela helburu gogoratzen du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.