Goikobaluk lehen saria eskuratu du Madrilgo txapelketan

Iker Barandiaran 2006ko uztailaren 3a

Goikobalu abesbatzak lehen saria ekarri du Madrilgo Rivas-Vaciamadrid lehiaketatik. 3.000 euroko saria eta lehiaketako abesbatza onenaren aipamena jaso du Arrasateko abesbatzak.

Asteburuan izan da txapelketa, eta Espainiako Estatuko 18 abesbatzetatik bost sailkatu zituzten. Horien artean, Arrasateko Goikobalu.

Iñaki Maidaganek zuzendutako taldeak lau kantu abestu zituen. Horien artean, "Kitolis" (euskaraz) eta "Lata d´agua" brasildarra.

Abesbatzako kideak pozarren daude, eta zuzendari Maidaganek zin egin zuen "kaskamotz" itzuliko zela etxera. Taldeak Arrasate osoari eskaini gura dio saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak