Ohi bezala, anfitrioiek harrera egin zieten, egoitzan, kanpotik etorritako elkarteei, eta, prozesioan Ama Birjinarekin irten aurretik, elkarteko abesbatzak salbea abestu zuen. Salbearekin batera, duela hilabete gutxi hil zen Ines Idalgo abesbatzako kidea izan zuten gogoan; baita osteko mezan ere.
Eguerdian Arruena parkean batu ziren guztiak eta urtero bezala bazkari oparoa eta jai alaia egin zuten Errozioko Ama begira zutela.