Gelmaren auzia: EAk gobernua utziko du egoera konpontzen ez bada

Usoa Agirre 2006ko eka. 30a, 13:21
Eusko Alkartasunak jakinarazi digu Gelmaren eta Udalaren arteko batzorde negoziatzailean, EAren presentzia ez dela egokia. "Ines Aldaik salatu dituen irregulartasun urbanistikoen aurrean, Hirigintza eta Alkatetza dituen alderdiak ardurak ez dituela hartu ikusita, eta alderdi horretako ordezkariek Gelma/Obenerrekarekin negoziatzeko orduan erakutsi duten koherentzia eza ikusita, erabaki dugu batzorde negoziatzailea uztea". Alderdi popularrak, berriz, Inazio Lakuntza alkatearen dimisioa eskatu du.

Hamabost eguneko epea

Hamabost eguneko epea

EAk argi utzi gura izan du bakarrik birritan batzartu dela batzorde negoziatzailearekin eta ez duela beste inolako batzar pribaturik egin.

Horrekin batera, gobernua utziko duela ere esan du EAk, udalbatzarrean sortu den egoera konpontzen ez bada: "Ikusita konponbide egokia aurkitzeko ez dela aurrerapausorik egin, EAren udal taldeak eta zinegotziek 15 eguneko epea eman dute egoera konpontzeko. Horrela ez bada, EAk ez du ez gobernuan segituko ezta batzorde informatiboen presidentziekin segituko. Bestelako irtenbideak aurkitu beharko lirateke".

Dimisioa eskatu du PPk

Bestalde, PPko Itziar Lamarain bozeramaileak Gelmako auzia dela-eta, Inazio Lakuntzaren dimisioa eskatu zuen prentsaurrekoan, "eta berarekin eraman dezala Ugarte". Informazioa ezkutatu zaiela salatu zuen eta besteak beste, alkateak gardentasun barik jardun duela. Halaber, gainerako udal alderdiek gai horretan ardura badutela adierazi zuen

Bestalde, Cerrajerako etxeak direla-eta, Caixa eta Visesaren proposamenen aurrean Caixaren aldeko erabakia hartzearen arrazoiak argitzeko ere eskatu zuen Lamarainek.

Prebarikazio salaketa

EBk, berriz, Auzitegi Gorenean salaketa aurkeztu du, Lakuntza alkatearen eta Loiti alkate ohiaren kontra. Gura du argitu Gelmaren operazioa gauzatzeko "prebarikazio, fondo publikoen bidegabeko erabilera edo funtzionario-eroskeria delituak egin dituzten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak