Lesbiana, gay eta transexualen eskubideen aldeko kale agerraldia egin zuten

Goiena 2006ko eka. 29a, 12:16
Arrasateko Batasunak, Aralarrek, Ezker Batua Berdeak eta Emakumeen Kontseiluak bat eginik ospatu dute aurten, ekainaren 28a. Zeregina politikoena bakarrik ez, gizarte guztiarena dela gogoratu dute ekimenean.

Aurten, transexualen eskubideak aldarrikatu dituzte Lesbiana, gay eta transexualen eskubideen aldeko nazioarteko egunean.

Transexualen eskubideen alde

Etengabeko kontraesan egoeran bizi diren pertsonak dira transexualak. Euren itxura, nortasuna eta izena ez datoz bat. Gainera gutxiengo taldea izanik dituzten arazoei aurre egiteko arazoak dituzte. Bankuko txeke bat kobratzeko, posta jasotzeko, mugak zeharkatzeko, hegazkin bat hartzeko... eguneroko bizimoduan milaka oztopo dituzte. Lan alorrean ere, bereizketa gogorra jasaten dute. Lanpostu bat izateko zailtasun gehiago dituzte eta lan jazarpen gogorrak pairatzen dituzte.

Horrez gain, kartzeletan transexualen eskubideak aitortzea eta lan alorrean transexualen babes positiboa egingo duen politika ez baztertzaile bat garatzea eskatu dute sexu berdintasunaren aldeko ekimenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak