Ilargia eta Jupiter ikusteko behaketa publikoa

Usoa Agirre 2006ko ekainaren 30a

Ilatargi Astronomia Taldeak behaketa publikoa antolatu du egubakoitzerako, hilak 30, 22:30ean hasita. Lau Bide plazan jarriko dituzte teleskopioak eta gerturatzen diren guztiek izango dute begiratzeko aukera.

Ilargia eta Jupiter ikusiko dituzte, batez ere. Saturno ere ikusi ahal izango da, baina lehenengo orduan bakarrik, nahiko goiz gordetzen baita.

Horrez gain ISS (Nazioarteko espazioko estazioa) bi aldiz pasatzen ikusteko aukera egongo da, baita Iridium sateliteen bi flash ere.

Eguraldiak laguntzen ez badu, hitzordua bertan behera geldituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak