Kristina Larrañaga eta Angel Iturbe espetxeratuko dituzte

Maider Arregi 2006ko ekainaren 28a

Gaur, ekainak 28, eman du epaileak bi arrasatearrak espetxeratzeko agindua. Kristina Larrañagak goizean deklaratu du eta Angel Iturbek, berriz, arratsaldean.

Kristina Larrañagak gaur goizean deklaratu du Soraluzeko Eloi Uriarterekin batera. Epaileak bat egin du Le Vert epailearen asmoekin. Hala, bi iheslariak presondegian sartzeko agindu du.

Angel Iturbek, berriz, arratsaldean deklaratu du. Baina emaitza bera izan da: hura ere kartzelara sartzeko agindua eman du epaileak.

Atzerapena eskatu zuten

Bi arrasatearrak joan den asteko martitzenean atxilotu zituzten, beste hamar lagunekin batera. Bost egunez inkomunikatuta izan eta gero, zapatuan, ekainaren 24an, Le Vert epailearen aurretik pasa ziren. Haren ostean, askatasuna edo presondegiratzea erabakitzen duen epailearen aurretik pasa behar zirenean, arrasatearren konfidantzazko abokatuak atzerapena eskatu zuen. Horregatik gaur arte ez dugu jakin zer gertatuko den Arrasateko bi iheslari horiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak