Bloga dauka Arrasateko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak

Goiena 2006ko eka. 23a, 12:25
Arrasaten Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzen dihardutenek bloga egin dute Goiena.net-en; herritarrekin harreman zuzena izan gura dute erreminta horren bitartez.

Duela urtebete inguru abiarazi zuten Arrasaten Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Berez, planari ekitea lehenago onartu zuen Udalak, 2004ko ekainean hain justu ere. Udaleko Euskara Saila harremanetan ipini zen euskara elkarte, eskoletako eta kirol arloko ordezkariekin..., eta elkarrekin, herrian euskarak bizi duen egoeraren diagnosia egin zuten sei hilabeteko epean. Diagnostikoa eginda, euskara herrian, alor guztietan, adin guztietan, eguneroko bihur dadin lanean dabiltza. Momentuotan, Plan Estrategikoa bideratzen dabiltza eta beharrezko ikusi dute sarera jauzi egitea; blogaren aldeko apustua egin dute.

Komunikazio azkarra

Oso erreminta egokia iruditu zaie. Joxe Etxebarria Arrasateko Udaleko ordezkariaren esanetan, "euskara ez da geratzen gauza modernoetatik kanpo. Gainera, gure artean eta lan egin nahi dutenen artean komunikazio azkarra ahalbidetzen du sistema horrek. Oso praktikoa da".

Herritarren parte-hartzea

Helburu bikoitza lortu gura dute blogaren bitartez. "Hau da erreminta bat jendeari gure proiektua aurkezteko eta, era berean, herritarrengandik ideiak jasotzeko", dio Karmele Zuazubiskarrek, Euskara Biziberritzeko Planaren teknikariak.

Bi dira, era berean, blogaren diseinuaren aldetik, azpimarratu nahi izan dituzten ideiak: "Azpimarratu nahi genuen bloga Arrasateko zerbait dela, eta horregatik ipini dugu neurri handiagoan Arrasate hitza. Horrez gain, eta kontuan izanik datozen urteetan lan egin beharko dugula haur eta gazteei zuzenduta, eurak aukeratu ditugu goibururako. Transmititu nahi dugu hau dela zerbait bizia, denen artean egiten joango garena", esan digu Karmelek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak