Goikobaluk Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasoko du Argentinako Euskal Aberriaren astean parte har dezan

Maider Arregi 2006ko ekainaren 14a

Arrasateko Goikobalu abesbatzak urrian egingo du Argentinara bidaia. Gipuzkoako Foru Aldundiak 12.000 euroko diru laguntza emango dio.

Cordobako Euskal Etxeak antolatuko duen Argentinako Euskal Aberriaren Astea dela eta, abesbatzak bi kontzertu eskainiko ditu. Bi kontzertutan euskal kantua ardatz izanik, argentinar folkloreko abestiak tartekatuko dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza

Gipuzkoako foru aldundiari egoki eta zuzen deritzo programa horretan Goikobalu abesbatzak parte har dezan aukerak ematea eta horretarako 12.000 eurotako diru laguntza luzatzea erabaki du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak