Aralarrek dimititu egin du

Goiatz Arana Begiristain 2006ko eka. 13a, 16:40
Joxe Etxeberria Arrasateko Aralarreko zinegotziak dimisioa aurkeztu du, utzi egin dio gobernu batzordekide izateari. Gelmako etxebizitzen aferak eraman du Aralar erabaki hori hartzera.

Aralarrek salatu du gobernuan egon arren EAJ-k ez diela nahikoa informazio eman, eta ezkutatu ere egin dietela, herritarren interesen aurretik beste interes batzuk ipiniz.

2004an Udalak eta Obenerrekak sinatutako hitzarmenean babestutako etxe kopurua %20 gutxiago izango zela onartzen zen. Ezker Batua abstenitu egin zen, baina gainerako talde politiko guztiek babestu egin zuten akordio hura, etxebizitzen prezioa eusteko bide bakarra zela eta Gelmako lanpostuak mantentzeko ezinbestekoa zela sinistarazi zietelako. Aralarren ustez, baina, 2006an agerian geratu da Obenerrekak sekulako etekina aterako duela, etxebizitzen prezioa zein den ikusita, eta gainera orain ezagutu dute 2004tik egina dagoen etxe horien inguruko txosten ekonomiko bat.

Gauzak horrela, dimititu egin du Arrasateko Aralarreko zinegotziak, eta EAJ-ren barruan ere tira-birak badirela jakinarazi du.

Gerrarako asmo barik

Dimisioa aurkeztu duen arren, Joxe Etxeberriak adierazi du ez duela gerran hasteko asmorik, eta ez duela baztertzen, aurrera begira, Gobernu Batzordearekin akordiotara iristea.

Edonola ere, eta berriz horrelakorik gerta ez dadin, aurrerantzean herrian birkalifikaziorik egin behar izanez gero, erabakiak hartu behar dituztenei informazio guztia aldez aurretik ezagutzera emateko eskatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak