Konponbiderako, presoen eskubideak aldarrikatu zituzten Arrasaten

A.G. 2006ko eka. 12a, 10:41
Euskal presoen eskubideak errespetatzeko beharra plazaratu eta kontzientziazioan eragiteko, jaialdia antolatu zuen zapaturako Arrasateko Portaloira Topaguneak. Presoen eskubideen alde diharduen taldearen helburu nagusia arratsaldeko manifestazioak erantzun zabala lortzea zen, eta, hala, 1.200 bat lagunek egin zuten bat presoen aldeko aldarrikapenekin eta haien eskubideen defentsarekin, Portaloirakoen arabera.

Espetxeetan dauden ia 700 euskal herritarrak berriz gogora ekarrita, gatazkaren konponbiderako ezinbestekotzat jo zuten presoen eskubideak errespetatzea, Monterron parkean egindako ekitaldian. Aurretik, 1.200 lagun inguruk manifestazioa egin zuten.

Presoen eskubideak errespetatzea

Manifestazioaren ostean Monterronen egindako ekitaldian, Ibaetako Foroak kaleratutako dokumentuaren oinarriak aldarrikatu zituzten antolatzaileek. Horren harian, herriko kolektibo, kultur talde eta banakoen atxikipenak irakurri zituzten, Portailora Topaguneak egindako deiaren erantzun zabalaren erakusle, hain zuzen ere.

Horrela, aipatu dokumentuan eskatu bezala, presoen tratu duinerako, osasunerako, komunikazio, hizkuntza, hezkuntza, amatasun eta aitatasun eta askatasun eskubideak bermatzea eskatu zuten. Hain zuzen ere, Arrasaten Jon Agirre –larri gaixorik eta 25 urte espetxean– eta Iñaki Gaztañaga –martxoan kalean beharko luke– presoen egoera ekarri zuten gogora, bertako zein Euskal Herriko presoenekin batera.

Era berean, Arrasateko senideek omenaldia jaso zuten, jendearen txalo zaparradarekin batera. Ekitaldia amaitu zuten euskal presoak etxera ekartzeko deiarekin bat egiteko eskaerarekin eta aldarrikapenetan modu aktiboan parte hartzeko gonbitarekin. Hala, Eusko Gudariak abestuta eta ehunka lagun zutik zeudela bukatu zen zapatuan Elkartasun Eguneko aldarrikapen ekitaldi nagusia izan zena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak