Lapurreta institutu optikoan

Goiena 2006ko ekainaren 6a

Atzo, ekainak 5, arratsaldean, dendak itxita zeuden bitartean, lapurreta egin zuten Erdiko Kaleko institutu optikoan.

Herrizaingo sailetik adierazi digunez, 17:00ak baino lehenago jaso zuten salaketa, esanez, lapurrak sartu zirela dendara eta betaurrekoak eta dirua lapurtu zizkietela. Hala ere, herrizaingo sailetik ez dute adierazi lapurrek eraman zuten zenbatekoa.

Azken hilabetean lapurreta dexente izan da Arrasateko denda eta tabernetan, gehienetan gauean. Oraingoan egun argiz egin zuten atzo arratsaldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak