San Joan parrokiako ate nagusia konpontzen dabiltza

NZ-1 2006ko ekainaren 5a

San Joan parrokiako ate nagusia itxita dago, konpondu behar dutelako. Orain, elizara albo batetik sartu behar da, Erdiko kaletik. San Joan egunaren bezperarako konponduta egongo da. 14.000 euro da duten aurrekontua.

Jenaro Lekuona parrokoak azaldu duenez, SAn Joan parrokiako ate nagusia oso pisutsua da eta gira bira egiteko goiko tresna askatuta zuen. Eskubiko orria ere oso nasai zegoen eta batzuetan atea ixtea oso zaila zen. Beste orriak, berriz, azpian jotzen zuen eta hiletetan arazoak izaten zituzten.

Asteburuetan, bestalde, gehien bat gazteek txiz egiteko tokia aurkitu omen dute San Joan parrokiako atean. Askotan txiza barrura sartzen da. Horrek ekarri du koruko egitura, burdinezkoa izanik, erdoildu egin dela eta asko hondatu dela.

14.000 euro

Hori guztia konpontzeko, parrokiako atea konpontzera eraman dute. Hiru asteko konponketa behar du eta Lekuona parrokoak azaldu duenez, San Joan egun bezperarako berriro betiko atea izango du parrokiak. Ate nagusia konpontzeko aurrekontua 14.000 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak