Giroko "porran" 6.132 euro hartu ditu irabazleak

NZ-1 2006ko eka. 2a, 15:47
Aurten Monte, Estrella eta Di-Tu tabernek antolatu duten Giroaren inguruko porran 511 lagunek jokatu dute. Lehen saria irabazi duenak 6.132 euro eraman ditu. Porran jokatzeko 30 euro ordaindu behar dira.

Monte tabernak Musakolako Estrella eta San Andreseko Di-Tu tabernekin batera antolatu du aurten ere Giroaren inguruko porra eta azaldu du aurten nabarmen handitu dela parte hartzaileen kopurua, iaz baino ia ehun lagun gehiagok jokatu dute aurten. 511 guztira. Bakoitzak 30 euro jarri behar izaten ditu porran parte hartzeko.

Sari erakargarriak

Lehen saria hartu duenak 6.132 euro kobratu ditu. Atzo egin zuten sari banaketa eta beraz, atzo hartu zuen, lehengo pezetetan milioi bat pasatxo. Bigarren saria 3.832'50 euro izan da, milioi erdi pasa. Hirugarren saria eskuratu duenak 1.916'25 euro eraman ditu. Eta hurrengo hamarrek bakoitzak 383'25 euro.

Giroa amaituta, laster hasiko dira txirrindularitzaren jarraitzaileak Tourrerako porran izena ematen. Tourreko porran lagun gehiagok jokatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak