1936ko Gerra garaian fusilatuak omenduko dituzte

Goiena 2006ko ekainaren 2a

Ekainaren 11n izango da omenaldia Arrasaten. Monterronen erakusketa jarri dute orduan gertatutakoak azaltzeko. Fusilatuen Batzordeak egindako lana eta Intxorta 1937 Kultur Taldea lantzen dabilen proiektuaren aurrerapen bat jasotzen ditu erakusketak, paneletan.

Erakusketa hilaren 15era arte egongo da zabalik, baina Intxorta 1937 Kultur taldetik debagoiendarren laguntza eskatu dute, lana borobildu ahal izateko.

Omenaldia

Ekainaren 11n eskualdeko fusilatuak omenduko dituzte. Hamaiketan meza esango dute Parrokian, eta hamabitatik aurrera omenaldia egingo diete: dantzariak, txistulariak eta bertsolariak izango dira, besteak beste, eta eguerdian bazkaltzeko bilduko dira guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak