Bioaniztasuna izango da aurtengo Aste Berdearen gai nagusia

Usoa Agirre 2006ko eka. 2a, 12:45

Ekainaren 5ean da Ingurumenaren Nazioarteko Eguna. Arrasateko Udaleko Ingurugiro sailak zenbait ekintza antolatu ditu, Bioaniztasuna gai nagusitzat hartuta. Bestalde, Arizmendiko Lanbide Heziketako ikasleek ere ekintza bat egingo dute herritarrak sentsibilizatzeko: birziklatzeko edukiontzietan pegatina bat jarriko dute mezu desberdinak emanaz.

Ingurumenaren Eguneko ekintzak

Ingurumenaren Eguneko ekintzak

17:30 - 19:30 Seber Altube plaza

  • Bioaniztasuna lantzeko Jolasak eta Eskulan Txokoa
    • Oka - "Zaindu ditzagun gure basoak"
    • Hartzari laguntzen
    • Ekologiaren bidea
  • Arrasate eta Euskal Herriko bioaniztasunari buruzko panelak

19:30 - 20:00 Santa Barbara parkea

  • Zuhaitz Hilari Bizia dario

Santa Barbarako parkean hildako zuhaitzen inguruan sortzen den bizitzari buruzko informazioa aurkeztuko da.

Arizmendiko Lanbide Heziketako kanpaina

Debagoieneko Mankomunitatea eta Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako ikasleek ingurumenarekiko jarrera baikorrak bultzatu asmoz, informazio esanguruatsua duten eranskailuak itsatsiko dituzte zabor bilgunetan.

Hurrengo egunetarako ekintzak

Ekainak 11, igandea. 11:00 - 13:00

  • Arrasateko Ibaien Bioaniztasuna eta Landareria Inbaditzailea ezagutzeko Ibilaldia Joserra Diezekin batera (Joserra Diez, biologoa, EHUko irakaslea eta ibai ekologian doktorea).

Ekainak 18, igandea. 11:00 - 13:00

  • Deba Ibaiaren garbiketa: deialdi zabala egin dute herritar guztientzako. Garbituko den gunea Mojategi inguruko erreka zatia izango da. Izena emateko udaletxeko Ingurugiro sailera joan behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak