Portaloira Topaguneak Elkartasun Eguna antolatu du ekainaren 10erako

Goiena 2006ko mai. 31a, 13:36
Preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzea izango da Elkartasun Egunaren helburua. Jaia eta aldarrikapena uztartzeko asmoz, egitarau oparoa gertatu dute. Abestia ere egin dute Arrasateko zenbait musikari, idazle eta bertsolarik.

Portaloira Topaguneak, sortu zenetik, preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan dihardu lanean, eta oraingoan Elkartasun Eguna antolatu du, aldarrikapena eta jaia uztartuko dituen eguna.

Egitaraua

11:00 Arrasateko kaleetan ekitaldi desberdinak:

  • Talogileak Seber Altuben.
  • Monterron azpiko zelaian, koadrilen arteko herri kirola.
  • Sebero Altuben umeen txokoak: puzgarriak, tailerrak eta ipuin kontalariak.

14:30 Herri bazkaria Monterron azpiko zelaian. Txartelak salgai daude 10 eurotan (Irati, Ekaitz, Kajoi eta Ziorla).

17:00-19:00 Arrasateko 18 tabernetan kontzertuak:

  • Jim TNT
  • Aby-Kem
  • Denial
  • Ti2no
  • Sarris Rock&Roll Trio
  • Lukas Prest
  • Jone
  • Iban San Jose
  • Sharon Stoner
  • Mahaster River
  • Gorrion
  • Tunel 483
  • Los Chuloputas
  • Argamboys
  • Never Surrender
  • Anger (akustikoan)
  • Ihesbide
  • Kogollo crew

19:30 Manifestazioa Sebero Altubetik abiatuta. Amaiera ekitaldia Monterronen.

21:30 Monterron parkean kontzertuak (10-12 euro).

  • Captain Nemo
  • Des-Kontrol
  • Arkada Social
  • Anti-nowhere League (UK)

Abestia egin dute

Ekainaren 10eko Elkartasun Egunak musika propioa ere badu, ordea, kantua atera baitute.

Portaloira Topagunearen filosofia irudikatzen du letrak. Eneko Barberena eta Jokin Labaienenak dira hitzak, eta Ines Osinagak eta Arkaitz Biainek egin dute musika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak