Jon Agirreren aldeko lanuztea arrakastatsua izan dela adierazi dute ekimeneko kideek

Goiena 2006ko maiatzaren 26a

Herriko hainbat eta hainbat enpresek, kooperatiba eta bestelako itxi dituzte ateak 12:30ak eta 13:00 artean. Lanuzteez gain, bilkurak egin dituzte lantegien aurrean.

Jon Agirreren aldeko plataformaren hitzetan komertzioetan ere erantzun polita izan du deialdiak. Merkatariak, udaletxeko langileekin eta beste zenbait herritarrekin batera plazan bildu dira, Arrasateko presoaren askatasuna eskatzeko. Jende dezente bildu da udaletxe aurrean.

Guardia Zibila

Plazako bilkuran ez da arazorik izan, Fagor Elektronika aurrera, ordea Guardia Zibila agertu da eta zenbait langile identifikatu ditu. Honez gain, argazkiak ateratzen ari ziren bi lagun denbora luzez egonarazi dituzte eurekin. Galdeketa egin diete eta goitik behera miatu dute euren autoa.

Goienako Arrasateko langileek ere bat egin dute Jon Agirre Herri Ekimenak gaurko egindako lanuzte deialdiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak