Oihana Lasuen Oleaga izan da aurtengo San Joan jaietako kartel lehiaketaren irabazlea. "Gaua Sutan" du izenburu bezala bere lanak. Oihana eibartarra da, 29 urte ditu eta arkitekto lanetan dihardu.
Berak landutako kartela gure herriko kale eta komertzioetan egongo da ikusgai datozen egunetan, Arrasateko Udalaren webgunean irakurri dugunez.