Agirre askatzeko geldialdia deitu dute egubakoitzerako

A.G. 2006ko mai. 22a, 10:25
Ehunka lagunek egin zuten bat zapatu arratsaldean Jon Agirre preso aramaioarraren aldeko manifestazioarekin. Manifestari eta senideek Iturripe kiroldegian egin zuten bat horren ostean, ekitaldi politikoa egin eta senideei elkartasuna adierazteko. Egubakoitz honetarako geldialdiak ere iragarri ditu Askatasunak.

2001ean presoaren aldeko herri plataforma sortu zutenetik hona urtero egin dira manifestazioak eta oraindik ere aldarrikapen berekin jarraitzen dute. Jon Agirreren egoerak, ordea, okerrera egin du. 1981ean atxilotu eta gero, orain dela 10 urte bete zituen zigorraren hiru laurdenak, Euskal Herritik kanpo urte guztiak, 25 guztira. Osasun egoerari dagokionez, txarrera besterik ez du egin, hipertentsio arteriala, diabetea eta hainbat gaitz baskular direla medio, besteak beste. Egoera hori izanda, baldintzarik gabeko askatasuna eskatu zuten manifestazioan. Ekitaldi politikoan, une politikoari erreferentzia eginez, azpimarratu gura izan zuten "orain inoiz baino gehiago errespetatu behar direla preso politikoen eskubideak, konponbidea nahi bada".

Zapatuan egindako agerraldiarekin batera, datorren egubakoitzerako geldialdia egiteko eskatu zuen Askatasunak. Hain zuzen ere, 12:30etik 13:00etara izango da geldialdia eta ordu horretan elkarretaratzea egingo dute Arrasateko herriko plazan. Era berean, arratsaldean, hileroko azken egubakoitzero moduan, elkarretaratzea egingo dute presoen alde. Hitzorduekin jarraituta, bihar, martitzena, Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren aldeko manifestua aurkeztuko dute Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak