Kalean beharko luke
Askatasunak gogoratu du Jon Agirrek 64 urte dituela eta 25 urte egin dituela kartzelan. Gainera duen osasun egoera oso larria da, gorputzeko atal ugari dituelako kaltetuta eta zaintza bereziak behar dituelako. Horretaz gainera, Askatasunak esan du Agirrek legez kalean egon beharko lukeela, aspaldi dituelako beteta zigorraren hiru laurdenak. Legeria interpretatzeko azken aldaketak tarteko, berriz, kartzelan jarraitzen du eta zigor osoa bete arte jarraituko du, iturri ofizialen arabera.
Askatasunak eskatu du euskal presoak euskal herrian egotea eta gainera etxean egotea. Uste du bakearen aldeko prozesu demokratikoa abiatzen bada, amnistia eta askatasuna egon beharko direla.
Madrilen jarrera salatu dute
Askatasunak dio Euskal Herritarren eskubideak errespetatu behar direla, eta gehiago gaur egun bizi dugun egoera politikoan, bakerantz doan egoera politikoan. Baina kritikatu du egoera honetan ere, Madrildik ez dela askorik egiten eta atxiloketak, prozesamenduak eta egoitzen itxierak, besteak beste, gertatzen direla oraindik ere.