San Joan jaietan Udaletxeko egitarau ofizialak ez du publizitaterik izango

NZ-1 2006ko maiatzaren 18a

Udalak aurten erabaki du San Joan jaietako egitarau ofizialak ez duela publizitaterik izango. Horren harira, haserre daude Udaletxeko arduradunak, aurreko bi urteetan egitarau ofiziala egin duen Leongo Editorial Mic enpresa publizitatea saltzen dabilelako herrian, bere egitaraua kaleratzeko.

Aurreko bi urteetan Udalak San Joan jaietako egitarau ofiziala egiteko ardura Leongo Editorial Mic enpresari eman dio. Egitaraua egiteko, enpresa horrek publizitatea saltzen zuen baliabide ekonomikoak lortzeko.

Aurten ere lan hori egin nahi du Leongo enpresak, beste egitarau bat egiteko. Publizitatea saltzen dabil merkatarien artean eta enpresetan.

Horren aurrean, Udalak argi utzi nahi die herritarrei, merkatariei eta enpresei, Udalak berak inolako ardurarik ez eta loturarik ere ez duela Leongo Editorial Mic saltzen dabilen publizitatearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak