Udalak jakinarazi du San Juanetako egitarau ofizialak ez duela publizitaterik izango

Iker Barandiaran 2006ko maiatzaren 18a

Enpresa batzuk herriko merkatariekin harremanetan jarri dira publizitate eske. Horren aurrean, Udalak argitu du aurtengo egitarau ofizialak ez duela publizitaterik izango.

Udaleko Kultura Saileko arduradun Ines Aldaik GOIENAri jakinarazi dio 2006ko San Juanetako egitarau ofiziala Udalak egingo duela eta ez duela inolako publizitaterik izango.

Kontua da azkeneko bi urteotan jaietako egitaraua Mic delako enpresak egin duela, baina aurten ez dute Udalaren eta enpresa horren arteko akordiorik egin. Hala ere, enpresa batzuk herriko merkatari eta saltzaileekin harremanetan jarri dira publizitate eske. Udalak herritarrei argitu gura die enpresa horiek ez dutela Udalarekin inolako harremanik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak