Galizian eraikiko duten altzarien industrigunearen diseinua egin du LKSk

Maider Arregi 2006ko maiatzaren 18a

Galiziako A Estrada herrian egingo dute altzarien industrigunea. Guztira, 530.000 metro izango ditu eta eskualdeko populazioaren %50arentzat izango da lana.

Xesturrentzat, Galiziako Xuntako organo kudeatzailearentzat, egingo du diseinua LKSk. Proiektu hau aurrera ateratzeko LKSk inkesta egin du bertako beharrak ezagutzeko eta asetzeko. Ikerketa egin eta sektorea hedatzeko nahiz indartzeko proiektua egingo du.

LKS

LKSk hainbat arlotan egiten du lan. Kooperatiba eta enpresa ezberdinek osatzen dute eta egun 600 pertsonako lantaldea dauka. Arrasaten sortutako enpresa da, hala ere, Bartzelonan, Bilbon, Logroñon, Madrilen, Malagan, Iruñean, Donostian, Santanderren, Santiagon, Gasteizen eta Valladoliden, ditu egoitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak