"Euskal Herria atzerritarren ahotan" liburua aurkeztu dute

Usoa Agirre 2006ko mai. 17a, 14:10
Atzo, hilak 16, goizean Donostiako Koldo Mitxelenan egin zuen liburuaren aurkezpena Jose Felix Diaz de Tuestak eta arratsaldean, berriz, Arrasateko Kajoi tabernan egin zuen aurkezpena lagun artean. Liburuan atzerritar ospetsuek euskaldunen gainean egindako ehunka aipamen jaso ditu Diaz de Tuestak.

Atzo egin zuen liburuaren aurkezpena Joxe Felix Diaz de Tuestak, Joxe Aranzabalen laguntzarekin. Biek egin dute atzoko aurkezpen egunaren kronika beraien blogetan. Hemen Diaz de Tuestarena eta hemen Aranzabalena.

Liburuaren edukia

Zer esan dute euskaldunon gainean Estrabonek, Dantek, Boccacciok, Rabelaisek, Cervantesek, Shakespearek, Defoek, Voltairek, Hugok, Flaubertek, Huxleyk, Dos Passosek, Brechtek, Hemingwayk, Steer-ek eta Kurlanskyk, besteak beste? Liburu honek jasotzen ditu horien iritziak eta beste askorenak.

Duela 2.000 urte ingurukoak dira lehenengo testigantza idatziak Euskal Herriari eta euskaldunei buruzkoak. Erromako geografo eta historialariek idatzi zituzten. Geroztik, ezin konta ahala testu idatzi eta argitaratu da gure herriari buruz, XIX. mendetik hona, batez ere. Horietako batzuk bildu dituzte Euskal Herria atzerritarren ahotan liburuan. Lagin txiki bat, jakina.

Fitxa teknikoa

  • Liburuaren izenburua: Euskal Herria atzerritarren ahotan

  • Egilea: Jose Felix Diaz de Tuesta
  • Itzultzaileak: Diego Martiartu eta Jose Felix Diaz de Tuesta
  • Argitaratzailea: Arrasate Argitan
  • Orri kopurua: 248
  • Luzera-zabalera: 145 mm x 220 mm
  • Azala eta diseinua: Jon Etxeberria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak