‘Hirigintza sostengaezina?’ izenburupean, mahai ingurua egingo dute eguenean

Goiatz Arana Begiristain 2006ko mai. 16a, 20:22
Etxebizitza, baserri eta administrazioko ordezkariek izango dute hitza.

Juan Antonio Gutierrez geografo eta Naturgintza Fundazioko kideak adierazi du Euskal Herria txikia eta menditsua dela eta jende asko bizi dela bertan. Horregatik, gure eginbehar nagusia lurraren arazoa aztertzea dela orain.

Eguenean arratsaldeko zazpietan egingo dute mahai ingurua Monterron kultura etxean. Hirigintzaren jasangarritasunaz duten iritzia elkartrukatuko dute lau kidek:

  • Javier Dean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordea.
  • Juan Antonio Urdangarin, Arrasateko Hirigintza saileko burua.
  • Maite Aristegi, baserritarra eta EHNEko idazkari nagusi ohia.
  • Garbiñe Biurrun, Etxebizitza Eskubidearen eta Euskadiko Lurzoru Lege baten Manifestuaren sustatzailea.

Badira 17 urte Naturgintza Fundazioak Tolosako Natur Jardunaldiak antolatzen dituela, eta jardunaldiok erreferentzia bihurtu dira Gipuzkoan ingurumenari buruzko gaiak aztertzerako orduan. Diputazioko Garapen Eramangarrirako Departamentutik proposamena egin zieten ekimen batzuk lurraldeko beste herriren batean burutzeko; Arrasaterengan pentsatu zuten eta erantzuna baiezkoa izan da.

Adibide adierazgarria

Debagoiena adibide adierazgarria da antolatzaileen hitzetan, biztanle asko dituen eta oso zonalde industriala den arren, landa inguruak oso ongi mantendu direlako eta biztanleria hain kontzentratua ez dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak